Itxi

Alaves

Akordioa erabatekoa da

Takashi Inui, Alavesera

Iñaki Mikeo | ETB

Eibarren eta Betisen ibili ostean, japoniarra Alavesek neguan egiten duen lehen fitxaketa izango da.

  • Takashi Inui, Japoniako selekzioarekin

    Takashi Inui, Japoniako selekzioarekin. Argazkia: Efe.

Takashi Inuik Alavesen jokatuko du. Talde arabarraren, Betisen eta jokalariaren arteko akordioa erabatekoa da eta konfirmazio ofiziala bakarrik falta da.

Inui Asiako Kopa jokatzen ari da egunotan, Japoniako selekzioarekin.

Takashi Inui Eibarrek eskutik iritsi zen Espainiako ligara, eta ondoren, Betisera alde egin zuen, 2021. urtera arteko kontratua sinatuta. Hala ere, Quique Setienekin ez ditu minutu asko jokatu.

Inuirekin Alavesek ezker hegala indartzeko helburua beteko du, Ibaik taldea utzi eta Jonyren lesioaren ostean.