Itxi

Alaves

LESIOA

Jony Rodriguez zenbait astez egongo da zelaietatik kanpo

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hegaleko asturiarrak bihurritua dauka eskuineko orkatilan.

  • Jony Rodriguez, Celtaren aurkako norgehiagokan

    Jony Rodriguez, Celtaren aurkako norgehiagokan. Argazkia: EFE

Jony Rodriguez Alaveseko jokalaria min hartuta dago, eta ezin izango du jokatu zenbait astetan. Izan ere, eskuin hankako orkatila bihurritu zuen joan zen asteazkeneko entrenamenduan.

Alavesek plazaratu duen osasun-txostenean ageri denez, erdilariak "bigarren graduko bihurritua dauka eskuineko orkatilan".

Momentuz tratamendu kontserbadorea jasoko du, eta klubeko medikuek egunetik egunera ikusiko dute nola doan sendatze-prozesua. Alabaina, zantzu guztien arabera, aste batzuk beharko ditu sendatzeko.