Itxi

Alaves

ERREGE KOPA

Alavesi luzapenean egin dio ihes garaipenak (2-2)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Babazorroek markagailua irauli dute 88. minutuan, galtzen joan ostean, baina katalanek berdinketaren gola lortu dute partida amaitzear zela (96. minutuan).

  • Pedro Alcala (Girona) eta Ruben Sobrino (Alaves) partidako goletako bi egin dituzte. EFE

    Pedro Alcala (Girona) eta Ruben Sobrino (Alaves) partidako goletako bi egin dituzte. EFE

Alavesek eta Gironak berdindu egin du Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketari dagokion joaneko partidan. Arabarrek eta katalanek bina egin dute Mendizorrotzan jokatu den norgehiagokan.

Etxekoek garaipena lortuko zutela zirudienean, Eric Montesen gola iritsi da 96. minutuan, falta baten ostean. Izan ere, Alavesek, bigarren zatian, buelta eman dio Gironak lehenengoan sartu duen golari. Gasteiztarren golak Ruben Sobrinok eta Martin Aguirregabiriak erdietsi dituzte, azken horrek 88. minutuan.

Eusebio Sacristanen taldea Pedro Alcalari esker jarri da aurretik markagailuan norgehiagoka 20. minutura iritsi gabe zegoenean. Geldikako jokaldiak baliatu dituzte Gironakoek euren golak lortzeko, modu horretan etorri baitira biak.

Horrenbestez, Girona abantaila txiki batekin itzuliko da Montilivira, baina kanporaketaren nondik norakoak erabakitzeke daudela oraindik ere.

Fitxa teknikoa:

Alaves 2: Sivera; Vigaray, Maripan, Dieguez, Martin; Sobrino (Ibai Gomez, 81. min), Brasanac, Manu, Burgui; Borja Bastón (Calleri, 72. min) eta Guidetti (Twumasi, 66. min).

Girona 2: Iraizoz; Alcala, Bernardo, Muniesa; Yhoan Andzouana; Pere Pons (Douglas Luiz, 63. min) (Eric Montes, 84. min), Aleix Garcia, Valery Fernandez; Lozano, Kevin Soni eta Doumbia (Roberts, 63. min).

Golak: 0-1, 18. min: Alcalá. 1-1, 62. min: Sobrino. 2-1, 88. min: Martín. 2-2, 96. min: Eric Montes.

Epailea: Cordero Vega. Txartel horiak: Dieguez (Alavés);  Soni (Girona).