Alaves
2-1
Geldiezin jarraitzen du Alavesek Vila-reali luzapenean irabazita
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Abelardoren taldeak goraka jarraitzen du etengabe, eta emaitza honen ondoriz, sailkapeneko bigarren postua eskuratu du jokatutako 10 jardunalditan 20 puntu erdietsiz
-
Martin Aguirregabiria Alavesen eta Vila-realen arteko neurketan. Argazkia: EFE
Geldiezin jarraitzen du talde gasteiztarrak Vila-reali luzapenean irabazita. Jonathan Calleri eta Borja Bastoni esker irabazi du, hain zuzen ere, Alavesek Mendizorrotzan.
Abelardo Fernandezen taldeak bere horretan jarraitu du eta sari ederra eraman du hamargarren minutuan aurrea hartu duen Vila-reali gailenduz.
Garaipen honekin batera, Alavesek 20 puntu erdietsi ditu jokatutako hamar jardunalditan, eta hortaz, sailkapeneko bigarren postua eskuratu du, aurkariak bederatzi dituen bitartean.
Etxeko taldeak hasiera ona eman dion arren neurketari, Vila-realek ez du gupidarik izan eta lehen iritsieran, Gerard Morenok Alfonso Pedrazaren abileziaz baliatuz norgehiagokaren aurreneko gola egin du (0-1).
Golaren ostean, Alavesek ahulezi puntu bat izan du eta Vila-realek nagusitasuna bere egin du joko arin baten jabe izanik Mendizorrotzan. Hala ere, gasteiztarrek jokoa irauli eta lehen zatia hobekuntza handia erakutsi dute berdinketa lortzeko txartela eskuratzear zeudela. Hala ere, Ruben Sobrino eta Jonathan Callerik ezin izan dute Ibai Gomezen paseekin asmatu.
Bigarren zatian, ordea, aukera bikaina izan eta horrela burutu ere, 50. minutuan Jonathan Callerik berdinketaren gola egin baitu buruz Jony Rodriguezek ateratako falta gol bilakatuz (1-1).
53. minutuan, berriz, talde gasteiztarrak ezuste ederra bizi izan du Ximo Navarrok Wakasoren aurka jasotako kolpeagatik, erdilaria zelaitik atera behar izan baitute eta ospitalera eraman.
Minutu batzuk geroago, jokoak aurrera jarraitu zuen eta biek ala biek berdinketa hausteko balentria guztiak egiten aritu dira, besteak beste, Ibai Gomezen jaurtiketa baten bitartez 85. minutuan. Hala ere, ez zuen askorik iraungo berdinketak, luzapenean, gasteiztarrek gola egin baitute Borja Bastonen eskutik, garaipena Mendizorrotzan sinatuz eta geldiezin dirautela ziurtatuz (2-1).
2 - Alaves: Pacheco; Martin, Laguardia, Ximo Navarro (Maripan, 60.min), Duarte; Ibai Gomez (Borja Baston, 93.min), Tomas Pina, Wakaso (Manu, 82.min), Jony; Sobrino eta Calleri.
1 - Vila-real: Asenjo; Mario, Alvaro, Funes Mori, Jaume Costa; Manu Trigueros (Iturra, 83.min), Santi Caseres (Raba, 95.min); Cazorla (Ekambi, 66.min), Fornals, Pedraza; eta Gerard Moreno.
Golak: 0-1, 10.m: Gerard Moreno. 1-1, 50.m: Callerik buruz 2-1, 94.m: Borja Baston.
Epailea: Cuadra Gonzalez