Alaves
LARUNBATEAN, 13:00ETAN
Rayo eta Alaves aurrez aurre izango dira Lehen Mailan, 15 urte eta gero
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Vallecas futbol-zelaiak, hilabetez itxita egin ostean, bolada ezin hobean dagoen Abelardoren talde hartuko du.
-
Alaves bolada onean helduko da Vallecasera, Espanyoli eta Valladolidi irabazita. Argazkia: EFE
Vallecasko futbol-zelaiak bere ateak irekiko ditu berriro Rayo eta Alavesen arteko lehia hartzeko, hilabetez itxita egon ostean. 15 urte dira madrildarrek eta gasteiztarrek Lehen Mailan elkarren aurka azkenekoz jokatu zutenetik.
Babazorroek euren historiako hasierarik oparoena ari dira egiten, eta, aurreko bi jardunaldietan Espanyoli eta Valladolidi irabazi ondoren, jarraian lortuko luketen hirugarren garaipenaren bila bidaiatu dute Vallecasera.
Abelardok ezin izango ditu lesionatuta dauden Rodrigo Ely, Tomas Pina, Borja Baston eta Adrian Marin. Kontrara, Ruben Sobrino jokatzeko gertu dago, Valladoliden aurka azken orduko baja izan baitzen.
Abelardok hemeretzi jokalariko deialdia eman du. Zerrendatik kanpo geratu da beste behin Dani Torres kolonbiarra.
Bere aldetik, Rayo indarberrituta helduko da norgehiagokara, aurreko jardunaldian lortu baitzuen denboraldiko lehen garaipena Huescaren etxean, orain arteko partidarik txukunena jokatuta.
Hasierako hamaikakoari dagokionez, ez da espero Michel madrildarren entrenatzaileak aldaketarik egitea, bere taldeak El Alcorazen erakutsitako maila onaren ondotik.
Balizko hamaikakoak:
Rayo Vallecano: Alberto; Advincula, Amat, Abdoulaye, Alex Moreno; Kakuta, Imbula, Elustondo, Alvaro Garcia; Trejo eta Raul de Tomas.
Alaves: Pacheco; Martin, Maripan, Laguardia, Duarte; Ibai Gomez, Brasanac, Wakaso, Jony; Calleri eta Guidetti.
Epailea: Cordero Vega (Comité cántabro).
Futbol-zelaia: Vallecas.
Ordutegia: 13.00