Itxi

Alaves

Zuntz-haustura

Borja Bastonek gutxienez hiru aste emango ditu bajan

Agentziak | Erredakzioa

Ostiralean hartu zuen min Alaves taldeko jokalariak, Araba Sarian Realaren kontrako partidan.

  • Borja Baston

    Borja Baston

Deportivo Alaves taldeko Borja Baston jokalariak gutxienez hiru aste emango ditu zelaietatik urrun; izan ere, zuntz-haustura du.

Araba Saria Txapelketan Realaren kontrako partidan lesionatu zen Alaveseko aurrelaria, ostiralean. Mendizorrotzan jokatu zen neurketa, eta lehen zatiko 33. minutuan utzi behar izan zuen berdegunea. Harrobiko jokalari batek, Lupuk, ordezkatu zuen.