Itxi

Alaves

1ª jornada

Alavesek porrota jaso du Ligako lehenengo neurketan, Camp Noun

eitb.eus

Babazorroak bigarren zatira arte eutsi diote, baina Messiren bi golek eta Coutinhok sartutakoak Kataluniako taldearen nagusitasuna baieztatu dute.

  • Maripan eta bi gol sartu dituen Messi, lehian / EFE.

    Maripan eta bi gol sartu dituen Messi, lehian / EFE.

Alavesek Ligako txapeldunaren etxean galdu du (3-0), lehenengo jardunaldian. Babazorroek bigarren zatira arte eutsi diote, baina Messiren bi bikaintasunek eta Coutinhoren beste batek Abelardoren taldearen harresia behera bota dute.

Bartzelona izan da nagusi, neurketa osoan zehar. Alaves atzean sartu da eta kontraerasoan irteten saiatu da, baina ez du baloia izan eta ezin izan du zelai erdia gurutzatu.

Gasteiztarrek jokaldi azkar batean sortu dute arrisku gehien. Sobrinok buruz errematatu du Ter Stegenen atearen eskuinera. Baina onena taldean Pacheco atezaina izan da.

Bartzelonari, hasieran, erritmoa falta izan zaio, eta jokoa sortzea kostatu zaio, baloia erraz berreskuratzen zuen arren. Lehen zatiaren bukaeran adoretu da, baina aurrean Alaveseko atezaina topatu dute.

Atsedenaldiaren bueltan, Valverdek Coutinhoren talentua zelairatu du, beste aldaketen artean, eta taldeak abiadura eta intentsitate handiagoa jarri dio norgehiagokari. Alaves, ordea, atzerago sartu da, eta benetan sufritzeari ekin dio.

Messik ireki du gol festa, falta jaurtiketa batean, baloia lurretik altxatu gabe. Bartzelonak Ligan sartzen duen 6.000. gola izan da.

Argentinarrak bigarrena izan du eskuan, baina berriz agertu da Pacheco, Luis Suarez eta Coutinhoren beste jokaldietan bezalaxe.

Brasildarrak, hala ere, bigarrena egin du, zazpi minutu falta zirenean, eta dena erabakita zegoenean, Messik hirugarrena sartu du, neurketaren azken jokaldian.

 

FITXA TEKNIKOA

Bartzelona: Ter Stegen; Semedo (Coutinho, min.46), Piqué, Umtiti, Jordi Alba; Sergio Busquets (Arturo Vidal, min.85), Rakitic, Sergi Roberto; Dembélé (Arthur, min.77), Messi y Luis Suárez.

Alaves: Pacheco; Aguirregabiria, Laguardia, Maripán, Duarte; Torres (Marín, min.68), Manu García, Wakaso; Ibai Gómez, Sobrino (Burgui, min.71) y Jony (Borja Bastón, min.68).

Golak: 1-0: Messi, min.64. 2-0: Coutinho, min.83. 3-0: Messi, min.92