Alaves
Kontratu berriztatzea
Alavesek Demirovicen kontratua luzatu du denboraldi batez
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Horrenbestez, aurrelari bosniarrak 2021era arte jarraituko du talde babazorroan.
-
Ermedin Demirovic (ezkerrean) Sergio Fernandezekin batera (eskuinean). Argazkia: @Alaves
Alavesek Ermedin Demirovic aurrelari gaztearen kontratua denboraldi batez luzatu du. Hartara, golegile bosniarrak 2021era arte jarraituko du Gasteizko taldean.
Demirovic duela urtebete iritsi zen Gasteizera Red Bull Leipzig taldetik. Heldu zenetik nabarmendu egin zen bigarren taldean, eta horrek lehen taldearen ateak ireki zizkion zenbait alditan.
Besteak beste, 2018ko urtarrilean egin zuen debuta Liga txapelketan, Bartzelonaren aurka, eta Abelardo Fernandez entrenatzaileak eman zion bigarren aukeran bere lehen gola sartu zuen, Malagaren kontra.
Modu berean, denboraldiko azken partidan, Sevillaren aurka, 90. minutuak jokatu zituen.