Alaves
2018-2019 denboraldiaurrea
Alaves entrenatzen hasi da
Erredakzioa
Arabako taldeak entrenamenduei ekin die asteazken honetan. John Guidetti eta Dani Torres falta izan dira, beranduago bueltatuko direlako.
-
Alaveseko jokalariak, lehen entrenamenduan. Argazkia: @Alaves
Alavesek asteazken honetan ekin dio 2018-2019 denboraldiaurreari. Astelehenean eta asteartean osasun-azterketak egin ostean, lehen entrenamendua egin du Arabako taldeak asteazken honetan.
Guztira, 24 jokalari izango ditu bere esanetara Abelardo Fernandez entrenatzaileak. Harrobiko Victor, Paulino, Lupu, Hector, Vuco, Natxo eta Alex jokalariek lehen taldearekin ekin diote denboraldiaurreari. Bi fitxaketa berri ere izango ditu bere esanetara teknikariak: Jonathan Rodriguez 'Jony' eta Ximo Navarro. Beste bi jokalari, ordea, egun batzuk beranduago itzuliko dira lanera; Dani Torresek klubaren baimena du beranduago bueltatzeko eta John Guidetti beranduago hasiko da lanean Munduko Txapelketa jokatu baitu Suediarekin.
Uztailaren 23tik 28ra artean Los Angeles de San Rafaelen ibiliko da lanean taldea eta zortzi partida jokatuko ditu Liga hasi aurretik.
2018-2019 denboraldiaurreko partidak:
07/18 - Real Racing Club – Deportivo Alaves (Sardineron, 20:30ean)
07/21 – Deportivo Alaves - U.D. Logroñes (Laguardia, 19:00etan).
07/23-07/28 - Stagea Los Angeles de San Rafaelen
07/25 - CD Leganes - Deportivo Alaves (Los Ángeles de San Rafael, 19:30ean).
07/28 - A.D. Alcorcon – Deportivo Alaves (Los Angeles de San Rafael)
08/01 – Numantzia – Deportivo Alaves (Pajaritos).
08/04 – Hiruko txapelketa Berronen, Valladolidekin eta Oviedorekin.
08/08 – Reala – Alaves (Zarautz).