Alaves
Hiru denboraldirako
Alavesek 'Ximo' Navarro fitxatu du
Erredakzioa
Granadan jaiotako jokalaria Las Palmas taldetik dator, eta hiru denboraldirako kontratua sinatu du Arabako taldearekin.
-
Ximo Navarro, Las Palmasek Malagaren aurka jokatu zuen partida baten. Argazkia: EFE
Alavesek 'Ximo' Navarro jokalaria fitxatu du datozen hiru denboraldietarako, hau da, 2021. urteko ekainaren 30era arte. Defentsako hainbat postutan joka dezake, eta Las Palmas taldean jokatu zuen iragan denboraldian.
Joaquin Navarro Jimenez 'Ximo', 1990. urteko urtarrilaren 23an jaio zen Guadahortunan, Granadan. 'Ximo' Mallorcaren harrobiko taldeetan hasi zen jokatzen. Mallorca B taldearekin denboraldi bikaina egin ostean, Recreativo Huelva taldera joan zen utzita, eta 2012. urtean Kordoban jokatu zuen, Kordoba taldean. Mallorcara itzuli zen gero, eta denboraldi ona egin zuen, baina taldea jaitsi egin zen. 2014an, Almerian fitxatu zuen, eta bertan hiru denboraldi jokatu ostean, Las Palmasen jokatu zuen 2017-2018 denboraldian. Horrez gain, Espainiako 21 urtez azpiko selekzioan jokatutakoa ere bada.