Itxi

Alaves

Utzita

Jonyk utzita jokatuko du Alavesen datorren denboraldian

Erredakzioa

Jonathan Rodríguez 'Jony' jokalariak Alavesen jokatuko du 2019ko ekainaren 30era arte. Malagak utzita jokatuko du Arabako taldean.

  • Jony eta Fernandez de Troconiz. Argazkia: @Alaves

    Jony eta Fernandez de Troconiz Alaveseko presidentea. Argazkia: @Alaves

Alaves hasi da datorren denboraldirako taldea prestatzen eta igande honetan jakinarazi du Jonathan Rodríguez 'Jony' joalariak utzita jokatuko duela Arabako taldean 2019ko ekainaren 30era arte.

Malaga eta Alaves akordiora iritsi dira Jonyk denboraldi bat Gasteizeko taldean jokatzeko. Jony 1991ko uztailaren 9an jaio zen Cangas de Nacean, Asturiasen. Sociedad Deportiva Nacean hasi zen jokatzen eta ondoren Oviedoko harrobira joan zen. Oviedotik Bartzelonak fitxatu zuen harrobirako eta jubenil mailan Oviedora itzuli zen Oviedo B taldean jokatzeko. Ondoren, Bigarren B Mailako Marino Luanco, Getafe B eta Aviles taldeetan jokatu zuen, Sportingek fitxatu zuen arte.

Sporting Bn eta lehen taldean jokatu ostean, 4 urterako kontratua sinatu zuen Malagarekin. Amaitu berri den denboraldiko neguko merkatuan Jony Malagatik Sportingera joan zen utzita eta Gijonen amaitu zuen denboraldia. Orain, Gasteizera iritsi da Alavesen eta Malagaren arteko akordioari esker.