Alaves
TALDEA UTZIKO DU
Alexis Ruanok ez du Alavesen jarraituko datorren denboraldian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Andaluziako jokalariak hiru gol sartu ditu bi denboralditan: Las Palmas eta Sporting taldeen aurka, aurreko denboraldian, eta Valentziaren aurka, azken denboraldian.
-
Alexis Ruano Diego Costa defendatzen. Argazkia: EFE
Alavesek astearte honetan jakitera eman duenaren arabera, Alexis Ruano defentsak ez du jarraituko Gasteizen jokatzen, azken bi denboraldiak bertan eman ostean.
Aipatu bi denboraldietan, Malagako erdiko atzelariak 58 partida jokatu ditu guztira Alavesen elastikoarekin, eta horietako 49tan hasieratik aritu da.
Hiru gol sartu ditu: joan zen denboraldian Las Palmasen eta Sportingen aurka eta aurten Valentziaren kontra.
Malagako jokalariak eskertu egin du Gasteizen "lehenengo egunetik" izan duen "harrera" eta bi denboraldi hauetan "jasotako sostengua".
"Lagun eta taldekide handiak utziko ditut Gasteizen, eta hemendik aurrera urrunetik izango dugu elkarren berri", esan du sare sozialen bidez zabaldu duen gutun batean.
Hoy me despido de todos vosotros. Siempre llevaré a toda la familia del @Alaves y a su afición en mi corazón #GoazenGlorioso #AR4¿¿ pic.twitter.com/FNj7lYauID
— Alexis Ruano (@AlexisRuano8) 5 de junio de 2018