Itxi

Alaves

Atletico Madrilen aurka

Alavesek galdu egin du Mendizorrotzan (0-1)

Agentziak | Erredakzioa

Atletico Madrilek hiru punruak eraman ditu Gameirok penaltiz egindako golari esker. Bigarren penalti bat ere jaurti dute madrildarrek, baina Pachecok Fernando Torresen jaurtiketa gelditu du.

  • Alexis eta Diego Costa. Argazkia: Efe.

    Alexis eta Diego Costa. Argazkia: Efe.

Kevin Gameiro frantziarrak penaltiz egindako golak garaipena eman dio Atletico Madrili Alavesen aurka jokatutako partidan. Arabarrak gogotsu aritu dira, Lehen Mailan jarraituko dutela garaipen batekin ospatzeko asmoarekin, baina gauzak okertu egin zaizkie.

Madrildarrek jokoaren kontrola hartu dute lehen minutuetan, Abelardoren taldeak kontraerasora jokatu duen bitartean. Baina ez batak ez besteak ez du gol aukera argirik sortu.

Lehen zati osoko aukerarik onena Diego Costak izan du, atsedenaldiaren atarian. Setefan Savicen pasea hartu eta ia leku barik errematea egiten saiatu da, saiatu eta lortu, baina, Antonio Sivera atezain debutariak baloia aldaratzea lortu du.

Bigarren zatian, gauzak ez dira aldatu. Alaves bere arean sartu du Atleticok. 59. minutuan Antonio Siverak jaurtiketa gogorra egin du eta Siverak, urruntzean, sorbalda zutoinaren aurka jo du. Atezainak lesionatu egin da eta zelaia utzi behar izan du. Fernando Pacheco atera da bere ordez.

Ondoren, Wakasaok penaltia egin dio Vitolori. Jaurtiketa Fernando Torresek egin du eta Fernando Pachecoren geldiketa bikaina izan da. Mendizorrotzako zaleek txalo zaparrada itzela eman dio atezainari.

Simeoneren taldeak erasora jokatzen jarraitu du, eta 77. minutuan Wakasok bigarren penalti bat egin du, baloia eskuarekin ukitzeagatik.

Kevin Gameirok hartu du jaurtiketa egiteko ardura eta oraingoan Pachecok ez du bere asmoa asmatu. Partidako gol bakarra izan da, eta hiru puntuak Madril aldera joan dira.

 

Fitxa teknikoa

0 - Alaves: Sivera (Pacheco, 62. min); Alexis, Maripán, Laguardia, Diéguez; Sobrino, Pina, Wakaso (Manu García, 78. min), Sobrino; Munir eta Guidetti (Ibai Gómez, 71. min).

1 - Atletico Madril: Werner, Thomas, Savic, Lucas, Vrsaljko; Correa, Gabi, Koke (Godín, 61. min), Vitolo; Torres eta Costa (Gameiro, 61. min).

Golak: 0-1, 78. min: Gameiro, penaltiz.