Alaves
Porrota, Mestallan
Jaitsiera postuekiko distantziari eusten dio Alavesek, Valentzian galdu arren (3-1)
Agentziak | Erredakzioa
Abelardoren taldeak ezin izan du Mestallan punturik lortu. Rodrigok, Zazak eta Laguardiak, bere atean, egin dituzte etxekoen golak, eta Sobrinok Alavesena.
-
Zaza eta Sobrino. Argazkia: Efe.
Alavesek ezin izan dio Valentziari Mestallan, Marcelinoren taldea nagusi izan delako. 3 eta 1 gailendu da etxeko taldea, eta gol gehiago egiteko aukerak izan ditu, baina Pacheko atezainak geldiketa bikainak egin ditu.
Valentzia nagusi izan da lehen minutuetatik, arabarrak defentsa ondo kokatuta egon diren arren. Abelardoren taldeak kontraerasoan harrapatu nahi izan du Valentzia, etxekoek, baloiaren kontrola izan arren, gol aukera argirik sortu ez dituztelako.
Partidako lehen gola Rodrigok egin du 19. minutuan. Zazarekin hormarena egin eta bakar-bakarrik geratu da Pachecoren aurrean baloia gasteiztarren ate barruan sartzeko.
Jokaldiak eta golak bultzada eman dio Valentziari eta Alaves bere zelaitik atera ezinda aritu da atsedenaldira arte.
Arabarrek 34. minutura arte eutsi diote aurkariari, Zazak bigarrena egin dute arte. Aurrelari italiarrak ondo aprobetxatu du taldekide batek eskuinetik egindako erdiraketa.
Sobrinoren gola
Atsedenaldiaren ostean, Alaves partidan sartu da Sobrinoren golari esker. Martin valentziarren arean sartu da, pasea Sobrinori eman dio eta honek Neto gainditu du.
Abelardoren taldea berdinketa lortzen saiatu da, baina itxaropen guztiak ezer ezean geratu dira Laguardiak 54. minutuan gola bere atean egin duenean.
Fitxa teknikoa
3 - Valentzia: Neto, Montoya, Garay (Murillo, 46. min), Gabriel, Gayá, Kondogbia, Parejo (Maksimovic, 84. min), Carlos Soler, Guedes, Zaza y Rodrigo (Vietto, 72. min).
1 - Alaves: Pacheco, Martín, Laguardia, Rodrigo Ely, Duarte, Manu García, Pina, Hernán, Pedraza (Guidetti, 60. min), Munir (Ibai, 60. min) eta Sobrino (Burgui, 72. min).
Golak: 1-0, m.19: Rodrigo. 2-0, 34. min: Zaza. 2-1, 54. min: Sobrino. 3-1, 53. min: Laguardiak, bere atean.