Alaves
Lesioa
Vigarayk hezur edema du eskuin belaunean
Erredakzioa
Carlos Vigarayk kolpe bat jaso du eskuin belaunean eta hezur edema sortu dio, Alavesen osasun-parteak jakinarazi duenez.
-
Carlos Vigaray, Getaferen aurkako partidan. Argazkia: EFE
Carlos Vigarayk "kolpe bat jaso du eskuin belaunean eta hezur edema sortu dio", jakinarazi du astearte honetan Alavesek, bere webgunean publikatu duen osasun-parte baten bitartez.
Klubak gaineratu du, jokalariak "tratamendu kontserbadorea" jasoko duela, eta eboluzioa "egunez egun" ikusiko dela. Ondorioz, Vigaray zalantza da larunbatean Alavesek Vila-realen aurka jokatuko duen partidarako.
arako.