Alaves
MLS lehiaketan arituko da
Kataik, utzita, Chicago Fire taldean jokatuko du
eitb.eus
AEBko taldeak jokalaria erosteko aukera izango du denboraldia amaitzen denean.
-
Aleksandar Katai
Deportivo Alavesek eta Chicago Firek akordioa sinatu dute Aleksandar Katai jokalaria MLS txapelketan AEBko taldearekin jokatzeko denboraldia amaitu arte.
Serbiarrak utzita jokatuko du.
Talde estatubatuarrak jokalaria erosteko aukera izango du denboraldia amaitzean Katairi 2019an bukatzen baitzaio kontratua talde gasteiztarrarekin.
Egun, 26 urte ditu eta 2016/17 denboraldian heldu zen Gasteizera. Guztira 30 partida jokatu ditu, 14 hasierako taldean.