Alaves
Emaitza txarren eraginez
Alavesek Gianni de Biasi entrenatzaile kargutik kendu du
Erredakzioa
Arabako klubak erabaki du, teknikari italiarraren kontratua etetea taldearen bolada txarraren eraginez. Momentuz, Javier Cabellok zuzenduko du taldea.
-
Gianni de Biasi. Argazkia: EiTB
Alavesek Gianni de Biasi entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du astelehen honetan. Taldearen bolada txarra dela eta, klubak teknikari italiarraren kontratua etetea erabaki du. Momentuz, Javier Cabellok hartuko du lehen taldea zuzentzeko ardura.
Mendizorrotzan Eibarren aurka jasotako porrotak (1-2) eragin du Alaveseko zuzendaritzak erabaki hau hartzea. Javier Cabellok zuzenduko du taldea entrenatzaile berri bat kontratatu arte, Luis Zubeldia kargutik kendu zutenean egin bezala.
Klubak orain arte egindako lana eskertu nahi izan dio De Biasiri eta onena opa dio bere etorkizun profesionalean.