Alaves
Alaves-Eibar
Alexisek traumatismoa izan du zerbikaletan eta ospitalera eraman dute
Erredakzioa
Alaveseko jokalariak kolpea hartu du Eibarren aurkako derbian eta Gasteizeko ospital batera eraman behar izan dute.
-
Alexis Ruano Alaveseko jokalaria. Argazkia: EFE
Alexis Ruano Alaveseko jokalaria Gasteizeko ospital batera eraman dute Alaves-Eibar derbian jasotako kolpe baten ondorioz. Klubak jakinarazi duenez, traumatismoa du zerbikaletan.
Neurketako zazpigarren minutuan kolpe bat jaso du Alexisek eta ezin izan du jokatzen jarraitu. Gurutze Gorriaren anbulantzian ospitalera eraman dute. Carlos Vigarayk ordezkatu behar izan du min hartuta zelaia utzi duen Alexis.
zi duen Alexis.