Itxi

Alaves

Larunbatean, 16:15etan

Alavesek hobetzen jarraitu nahi du Betisen kontra

Agentziak | Erredakzioa

Christian Santos azken orduko baja da, eta Bojan Krkic osatuta dago, eta hasierako hamaikakoan egon liteke.

Alavesek Betisi egingo dio bisita, larunbatean 16:15etan. Irabazteko beharra dauka, eratze lanetan dagoen talde bezala hazten jarraitzeko. Sevillarrek berriz irabazi nahi dute, Valentziaren kontra porrot mingarria jaso ondoren (3-6).

Gianni de Biasi aulkira heldu zenetik, Levanteri irabazi zion Alavesek, lehenengo garaipena lortuta, eta Realaren kontra galdu zuen, baina atzean hobekuntza nabarmena erakutsita.

Ibai Gomez baja izango da, belanean arazo fisikoak dituelako. Bojan Krkic osatuta dago, eta hasierako hamaikakoan egon liteke.

Christian Santos azken orduko baja da, Victor Laguardia eta Hector Hernandez bezala. Enzo Zidane, Burgui eta Sobrino deialdian sartu ditu, eta Oscar Romero, aldiz, kanpoan utzi du.

Betino Villamarinen jokatutako partiden estatistika babazorroen alde dago. Iaz garapenik zabalena han lortu zuen (1-4), eta aurrekoan ere irabazi zuen.

Betisen, babazorroek Zou Feddal eta Victor Camarasa taldekide ohiak izango dituzte aurrean. Quique Setienen taldeak bidea hobetu nahi dute, defentsa hobetuz eta etxean indarra berreskuratuz.

Entrenatzaileak Riza Durmisiren baja izango du. Ezker hegalean Alin Tosca ala Rafa Navarro jokatu lezakete. Setienek Javi Garcia erdilaria berreskuratuko du, Betisen jokoan gizon garrantzitsua.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Real Betis: Adán; Barragan, Feddal, Mandi, Tosca; Javi García; Guardado, Camarasa; Joaquín, Campbell ala Sergio Leon; Tonny Sanabria.

Alaves: Pacheco; Alexis, Ely, Maripan, Duarte; Manu García, Dani Torres; Pedraza, Medran, Bojan; Munir.