Itxi

Alaves

Larunbatean, 18:15ean

Alavesek lehenengo puntuak lortu nahi ditu baja ugari dituen Madrilen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrak Liga hasiera negargarria egiten ari dira, jokatutako bost partidak galdu dituzte eta ez dute gol bakar bat ere sartu.

1:43

Alavesek aurtengo denboraldiko lehen puntuak lortu nahi ditu, Real Madrili Mendizorrotzan irabazita. Gasteiztarrak galtzaile atera dira lehen bost jardunaldietan, eta ez dute golik sartu, eta egoerari amaiera eman nahi diote lehenbailehen.

Real Madril ere ez da bere momenturik onenean. Etxean jokatutako azken partidetan ez dute garaipenik lortu, bi berdindu eta bat galdu dute, eta Bartzelonak baino zazpi puntu gutxiago dituzte bost jardunaldi bakarrik jokatu direnean.

Arabarrak burua altxa ezinda daude: Leganesekin (1-0), Bartzelonarekin (0-2), Celtarekin (1-0), Vila-realekin (0 -3) eta Deportivorekin (1-0) galdu dute.

Zuzendaritzak Luis Zubeldia bota zuen eta Javier Cabello ari da orain entrenatzailea lanetan, klubak Gianni De Biasi italiarraren fitxaketa konfirmatu arte.

Cabellok zalantza batzuk ditu: Munir, Bojan eta Pina jokalariek arazo fisikoak dituzte. Hector Fernandez eta Victor Laguardia, berriz, lesionatuta daude.

Ustezko hamaikakoak

Alaves: Pacheco; Vigaray, Ely, Maripán, Duarte; Manu García, Medrán; Ibai, Enzo edo Bojan, Burgui o Pedraza; Sobrino edo Munir.

Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Nacho; Casemiro, Modric, Marco Asensio, Isco; Bale, Cristiano Ronaldo.

Epàilea: Undiano Mallenco (Nafarroako Batzordekoa).

Estadioa: Mendizorrotza.

Ordua: 16.15ean.