Itxi

Alaves

Emaitza txarren ondorioz

Luis Zubeldia entrenatzailea kargutik kendu du Alavesek

eitb.eus

Gasteiztarrek laugarren porrota jaso dute jarraian Ligan, eta Lehen Mailan golik sartu ez duen talde bakarra da. Javier Cabello izango da, momentuz, bere ordezkoa.

  • Luis Zubeldia. Argazkia: Efe.

    Luis Zubeldia. Argazkia: Efe.

Alavesek Luis Zubeldia entrenatzailea kargutik kentzea erabaki du, igande honetan Vila-realekin 0 eta 3 galdu eta laugarren porrota jarraian jaso ostean. Javier Cabellok beteko du argentinarrak utzitako lekua.

Gasteiztarrek euren istoriako liga hasierarik txarrena izan dute. Ligako lehen lau jardunaldiak jokatuta, ez dute puntu bakar bat ere lortu.

Arabarrak Santander Ligako sailkapeneko azken postuan daude, eta oraindik golik sartu ez duen Ligako talde bakarra da.

 


t="utf-8">