Itxi

Alaves

Bartzelonatik

Munirrek utzita jokatuko du Alavesen

eitb.eus

Talde gasteiztarrera etorriko den azken jokalaria izango dela iragarri du Alavesek. 22 urteko madrildarra Bartzelonak utzita dator.

  • Munir. Argazkia: @Alaves.

    Munir. Argazkia: @Alaves.

Munir El Haddadi aurrelariak Alavesen jokatuko du urtebetez, Bartzelonak utzita, bi klubek aditzera emandakoaren arabera.

Aurreko denboraldian Valentzian utzita jokatu zuen. Debuta, hala ere, Bartzelonarekin egin zuen 18 urte zituela, eta Luis Enrique orduko entrenatzailearen apustua izan zen. Bartzelona – Elx partidan egin zuen debuta, 2014-15 denboraldian, eta gol bat egin zuen.

Munirrek kontratua dauka Bartzelonarekin 2019. urtera arte. Gasteizen utzita jokatuko du, eta talde arabarrak ez du jokalaria erosteko aukerarik izango.

Guztira 45 partida jokatu ditu lehen taldearekin; 33 irabazi ditu, zazpi berdindu eta bost galdu, eta 10 gol sartu ditu.

Alavesek esan duenez, taldeak ez du jokalari gehiago ekarriko.

hiago ekarriko.