Alaves
2017/2018 denboraldia
Alavesek denboraldi-aurreari ekin dio, Luis Zubeldiaren zuzendaritzapean
Agentziak | Erredakzioa
Uztailaren 19an Donibane Lohizunen jokatuko du Alavesek 2017/18 denboraldiko lagunarteko lehen norgehiagoka, Toulouse FC Frantziako ligako lehen mailako taldearen aurka.
-
Alavesek denboraldiaurreari ekin dio, Luis Zubeldiaren zuzendaritzapean. Argazkia: Alaves (Twitter)
Deportivo Alaves denboraldi-aurrea prestatzen hasi da astelehen honetan, Luis Zubeldia teknikari berriaren zuzendaritzapean. Alavesen jarraitzaile asko joan dira klubak Ibaian dituen instalazioetara, ariketak zuzenean ikustera.
Gasteiztarren denboraldi-aurreko lehen entrenamenduan, 25 jokalari aritu dira lanean. Ekainaren 21ean aurkeztu zuten babazorroen entrenatzaile berria. Argentinarrak Medellingo Independiente taldea zuzendu du, eta 2017-2018. denboraldian talde gasteiztarraren entrenatzailea izango da.
Jokalariak berdegunera atera dira azterketa medikoa egin ostean. Bertan, entrenatzaile berriaren lehen azalpenak jaso dituzte, eta, jarraian, ariketak egiten hasi dira.
Zehazki, talde gasteiztarraren jokalari hauek entrenatu dute astelehen honetan: Hector Hernandez, Ruben Duarte, Enzo Zidane, Alfonso Pedraza, Adrian Dieguez, Guillermo Maripan eta Ermedin Demirovic.
Horiekin batera, beste jokalari batzuk izan dira goizean: Joritz Landeta, Victor Lopez, Manu Gomez, Oleksiy Khakhlov, Ander Estefano eta Adrian Fuentes.
Alabaina, hiru jokalarik ez dute taldearekin entrenatu. Victor Laguardia eta Einar Galilea bakarrik aritu dira, min hartuta baitaude, eta Ibai Gomezi ebakuntza egin diote orain gutxi, eta oraindik ez dago gainerako jokalariekin batera aritzeko moduan.
Uztailaren 19an Donibane Lohizunen jokatuko du Alavesek 2017/2018 denboraldiko lagunarteko lehen norgehiagoka, Toulouse FC Frantziako Ligako lehen mailako taldearen aurka.
ENTRENAMIENTO | ¡Nuestro cuerpo técnico ya está al ¿x¿! Compartiendo sentimiento albiazul, #GoazenGlorioso! ¿¿¿¿ pic.twitter.com/bVVjak8O88
— Deportivo Alavés (@Alaves) 10 de julio de 2017