Alaves
Kopako finala
Errespetuaren aldeko dekalogoa aurkeztu dute Alavesek eta Jaurlaritzak
Agentziak | Erredakzioa
'Bizikidetzaren alde jokatzen dugu' kanpainak talde eta zale aurkariak eta epaileen erabakiak errespetatzera bultzazen ditu zale babazorroak, 'harmailetan joko garbia' nagusitu dadin.
-
'Bizikidetzaren alde jokatzen dugu' da kanpainaren leloa / EFE.
Alavesek eta Eusko Jaurlaritzak Errege Kopako finalean errespetua bultzatzeko dekalogoa aurkeztu dute. Bartzelonaren aurka jokatuko du Alavesek larunbatean, Madrilen, Vicente Calderon zelaian, eta bertan 20.000 zale babazorro animatzen aritzea espero dute.
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak eta Alfonso Fernandez de Troconiz Alaveseko presidenteak aurkeztu dute "Bizikidetzaren alde jokatzen dugu" kanpaina, finalean "errespetua eta kiroltasuna" sustatzeko.
Dokumentuaren hamar puntuek talde aurkaria, beste zaleak eta epaileen erabakiak errespetatzera bultzatzen ditu Alaveseko zaleak.
"Tolerantziak biolentzia gelditzen du", kanpainaren arabera, eta zalegoa "taldearen irudia" dela azpimarratzen du. Ikusleak bere lekuan egotea eskatzen du, baita berdegunearen barruko eta kanpoko arauak betetzea, "harmailetan joko garbia" nagusitu dadin.
"Alavesentzat, kiroltasunaren balioak bultzatzea funtsezkoa da", esan du klubeko presidenteak, eta Alaveseko zaleek "balio horiek errespetatzen dituztela erakutsi dute", gaineratu du.
Beltran de Herediak, bestalde, "errespetua kirolaren oinarria eta biolentzia saihesteko modurik onena" dela adierazi du.
la adierazi du.