Itxi

Alaves

3-1

Alavesek Celtaren aurka garaipena lortuta agurtu du Mendizorrotza

Erredakzioa

Arabako taldeak 3-1 irabazi du denboraldi honetan etxean jokatu duen azken partida. Manu Garcia, Feddal eta Deyverson izan dira Gasteizko taldeko golegileak; Iago Aspasek sartu du Celtaren gola.

  • Deyverson eta Manu Garcia. Argazkia: EFE

    Deyverson eta Manu Garcia. Argazkia: EFE

Alavesek 3-1 irabazi dio Celtari Mendizorrotzan denboraldi honetan jokatu duen azken partida eta zaleei garaipena eskaini die. Hala ere, taldea eta zaleak elkar ikusiko dira maiatzaren 27an Vicente Calderonen jokatuko den Errege Kopako finalean.

Norgehiagoka azkar jarri zaio maldan behera Alavesi, 4. minutuan Manu Garciak 1-0ekoa sartu baitu. Markagailua alde duela, eta Celtaren nekea baliatuta, etxeko taldea baloiaren jabe egin da. Lehiako 17. minutuan bigarren gola sartu du Alavesek Feddalen bitartez (2-0); Arabako taldeko erdiko defentsak buruz sare barrura bidali du Katairen erdiraketa on bat. Neurketa eroso jarri da Pellegrinok zuzentzen duen taldearentzat eta atsedenaldira iritsi orduko, hirugarren gola sartu du Alavesek; Deyversonek 3-0ekoa sartu du, 37. minutuan.

Bigarren zatian dena erabakita egon da. Celtak maila hobea eskaini du bigarren 45 minutuetan, baina Gasteizko taldeak kontrolpean izan du partida. Celtak aldeak murriztea lortu du 77. minutuan Iago Aspasek penaltiz sartutako golari esker (3-1). Azken txanpan talde bakoitzak abagune on bana izan du, baina bietako batek ere ez du aurkariaren ate aurrean asmatu eta hiru puntuak Alavesek eskuratu ditu.

Fitxa teknikoa:

3 - Alaves: Fernando Pacheco; Vigaray, Alexis, Zou Feddal, Theo; Dani Torres, Manu (Marcos Llorente, min.73); Toquero (Edgar, min.65), Ruben Sobrino, Katai (Oscar Romero, min.69); eta Deyverson

1 - Celta: Iván Villar; Roncaglia (Jonny, min.60), Sergi Gomez, Fontás, Planas; Was, Chelo Diaz (Tucu Hernandez, min.44), Jozabed; T. Bongonda (Iago Aspas, min.46), Beauvue eta Pione Sisto

Golak: 1-0, m.5: Manu; 2-0, m.17: Zou Feddal; 3-0, min.36 Deyverson; 3-1, min.77: Iago Aspas, penaltiz.

Epailea: Munuera Montero.

unuera Montero.