Itxi

Alaves

Garaipena Valentziaren aurka

Emaitza irauli eta hiru puntuak eraman ditu Alavesek (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Pellegrinoren taldeak buelta eman dio Carlos Solerrek 65. minutuan sartutako golari. Ibai Gomezek 77. minutuan eta Kataik 85.ean egn dituzte etxekoen bi golak.

  • Toquero eta Orellana. Argazkia: Efe.

    Toquero eta Orellana. Argazkia: Efe.

Ibai Gomezek eta Kataik egindako golek garaipena eman diote Alavesi Mendizorrotzan (2-1) Valentziaren aurka jokatutako partidan. Carlos Solerrek aurretik jarri ditu valentziarrak, joko aldetik nahiko berdinduta izan den neurketan.

Alavesentzat hirugarren garaipena izan da Mendizorrotzan. Arabarrek ondo hasi dute norgehiagoka, eta hainbat aukera izan dituzte Diego Alvesen atearen inguruan. Vororen taldea bolada onean iritsi da Gasteizera Athletici eta Real Madrili irabazi ostean.

Gasteiztarrek aukerak sortu dituzte baina ez dira gola egiteko gai izan eta Valentziak, ordea, izandako lehen aukera argian gola egin du. Carlos Solerrek bolea ikusgarria jaurti eta kanpotarrak aurretik jarri ditu markagailuan.

Baina Pellegrinoren taldeak ez du amore eman eta Ibai Gomezek banakoa egin du handik zortzi minutura. Eta ondoren, partidako azken txanpan, Kataik 2 eta 1ekoa egin du.

Valentziarrek 10 jokalarirekin amaitu dute partida, Orellanak bigarren txartel horia ikusi duelako 87. minutuan.

 

Fitxa teknikoa

2- Alaves: Pacheco, Kiko Femenía, Laguardia, Feddal, Theo Hernández; Llorente, Manu García; Camarasa (Katai, 85. min), Ibai Gómez, Toquero (Romero, 74. min); eta Santos (Sobrino, 60. min).

1- Valentzia: Diego Alves, Cancelo, Abdennour, Garay, Siqueira; Parejo, Mario Suárez (Nacho Gil, 88. min); Carlos Soler (Bakkali, 88. min), Munir (Enzo Pérez, 66. min), Orellana; eta Zaza.

Golak: 0-1, 69. min: Carlos Soler. 1-1, 77. min: Ibai Gómez. 2-1, 85. min: Katai.

 

Katai.