Alaves
Vicente Calderonen
Alavesek 21.000 sarrera inguru jasoko ditu Kopako finalerako
eitb.eus
Calderonen jokatu diren azken finaletan 53.000 sarrera inguru banatu ziren; horietatik 10.600 Federazioarentzat izan ziren.
-
Vicente Calderon. EFE
Maiatzaren 27an jokatuko da Kopako finala Alavesen eta Bartzelonaren artean Vicente Calderonen.
Atletico Madrileko futbol-zelaiak 54.907 ikusleentzako tokia du, baina segurtasuna dela eta 53.000 sarrera inguru banatu zan dira Kopako azken finaletan.
Beraz, Espainiako Futbol Federazioak azken urteotako politika jarraitzen badu, klub bakoitzak sarrera guztien ehuneko 40a jasoko du, hots, 21.200 (Iazko Sevilla-Bartzelona finalean bezala). Geratzen diren 10.000ak Federazioak berak kudeatuko omen ditu.
2012ko finala Bartzelona eta Athleticek jokatu zuten, eta talde bakoitzak 20 mila sarrera jaso zituen.