Alaves
Errege Kopako zozketa
Celta-Alaves eta Atletico Madril-Bartzelona, finalerdiak
Agentziak | Erredakzioa
Arabarrek Balaidosen jokatuko dute joaneko partida, otsailaren 2an, 21:00etan, eta Mendizorrotzan itzulikoa, otsailaren 8an, ordu berean.
-
Alaves eta Celta maiatzeko finalean sartzeko lehiatuko dira. Argazkia: Efe.
Vigoko Celta-Alaves eta Atletico de Madril-Bartzelona dira Errege Kopako finalerdietako kanporaketak, ostiral honetan Madrilen egindako zozketaren arabera.
Arabarrek Balaidosen jokatuko dute joaneko partida otsailaren 2an, osteguna, 21:00etan, eta itzulikoa Mendizorrotzan izango da, otsailaren 8an, asteazkena, aurrekoaren ordu berean.
Beste finalerdiari dagokionez, Atleticok Bartzelona hartuko du etxean otsailaren 1ean, 21:00etan, eta ondoren Nou Campen jokatuko du, otsailaren 7an, ordu b erean.
Finala maiatzaren 27an jokatuko da.
t="utf-8">¿ #SorteoCopa
— RFEF (@rfef) 27 de enero de 2017
¡Así queda el cuadro de semifinales!
¿ https://t.co/yHZpJDkVCi pic.twitter.com/NlPTQfKV8g