Alaves
Utzita 2018ra arte
Oscar Romero, Alaveseko jokalari berria
Erredakzioa
Futbolari paraguaiarra Txinako Shanghai Shenhua taldetik utzita iritsi da 2018ko urtarrilara arte. Klubak Romeroren kontratua sei hilabetez luzatzeko aukera izango du.
-
Oscar Romero. Argazkia: Deportivo Alaves
Oscar Romero utzita iritsi da Alavesera 2018. urteko urtarrilara arte. Paraguaiarra da, 24 urte ditu, eta zelai erdiko jokalaria da. Txinako Shanghai Shenhua taldetik dator utzita. Shanghaiko taldeak Argentinako Racing Avellanedatik fitxatu zuen Romero. Jokalariaren lagapena sei hilabete gehiagoz luzatzeko aukera izango du Arabako taldeak.
Romerok 2013an egin zuen debuta Paraguaiko selekzioarekin eta ohikoa da bere herrialdeko selekzioaren deialdietan. Kalitate handiko jokalari ezkertia da, eta punta-erdi postuan, ezker hegalean edota eskuin hegalean jokatzeko gai da.
katzeko gai da.