Itxi

Alaves

Bi urte gehiago

Einar Galileak 2019ra arte luzatu du kontratua Alavesekin

Erredakzioa

Jokalaria eta kluba bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko akordiora iritsi dira, 2019. urteko ekainaren 30era arte.

  • Einar Galilea. Argazkia: Deportivo Alaves

    Einar Galilea eta Alfonso Fernandez de Troconiz presidentea. Argazkia: Deportivo Alaves

Einar Galilea jokalariak kontratua luzatu du Alavesekin 2019. urteko ekainaren 30era arte. Hala jakinarazi du klubak, astelehen honetan bere webgunean. Jokalariak lesio larria jasan zuen Alaves B taldearekin Real Unionen aurka jokatu zuen Federazio Kopako partidan eta klubak beragan duen konfiantza azaldu nahi izan dio, kontratua berrituta.

"Eskerrak eman behar dizkiot klubari momentu zail hauetan nirekin izan duen keinuagatik. Ohore bat da niretzat Alavesekin kontratua bi urtez luzatzea", adierazi du Einar Galileak.

 

ileak.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves albisteak