Itxi

Alaves

Errege Kopa

Alavesek erraz irabazi dio Nastici, eta final-zortzirenetan dago

Mikel Dominguez | eitb.eus

Edgar, Sobrino eta Krsticic kanporaketa biribildu dute hiru golekin lehen zatian. Nasticek ez die zailtasunik jarri babazorroei.

  • Neurketa erraza izan da Alavesentzat / EFE.

    Neurketa erraza izan da Alavesentzat / EFE.

Alaves Errege Kopako final-zortzirenetara sailkatu da Nastic kanporatuta. Babazorroek erraz irabazi dute Mendizorrotzan, joaneko partidan lortutako hiru golen aldea ondo kudeatuta. Edgarrek, Sobrinok eta Krsticicek kanporaketa biribildu dute.

Nastic irudi ona emateko gogoekin zelairatu da, Ligarako sentsazioak berreskuratzeko asmoz, baina hasieratik jakina zen partidak ez zuela historia askorik. 12 minutura, Edgar Mendezek Alavesen lehenengoa egin du, atezainaren aurrean bakarrik, Dani Torresen pase bat baliatuta.

Beste jokaldi gakoa ordu erdira heldu da. Kakabadzek Sobrino bota du area barruan, eta Nasticeko jokalariak txartel gorria ikusi du. Aurrelariak ondo gainditu du atezaina hamaika metroetatik bigarrena egiteko.

Jokalari bat gehiagorekin, babazorroek erraz izan dute, eta Krsticicek hirugarrena lortu du, urrunetik. Etxekoak nagusi izan dira alde guztietan.

Ez zegoen ezer erabakitzeke bigarren zatian. Erritmoa jaitsi da, eta onena Ruben Sobrinoren abagune bat izan da, 68. minutuan, baina atezainak urrundu du.

FITXA TEKNIKOA

Alaves: Ortola; Vigaray, Pantic, Alexis, Raul Garcia; Dani Torres (Camarasa, 87. min), Krsticic; Edgar (Espinoza, 46. min), Katai, Ruben Sobrino (Manu, min.87. min); eta Christian Santos.

Nastic: Manolo Reina; Djetei, Bouzón, Cordero (Madinda, 75. min), Kakabadze; Ferran Giner, Sergio Tejera; Jean Luc Assoubre, Juan Muñiz (Gerard, 35. min), Lobato; eta Alex Lopez (Stephane Emana, 80. min).

Golak: 1-0, 11. min: Edgar. 2-0, 30. min: Ruben Sobrino, penaltiz. 3-0, 40. min: Krsticic.

min: Krsticic.