Itxi

Alaves

Hiru puntuak, Mendizorrotzan

Deyversonen golak garaipena eman dio Alavesi etxean (1-0)

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrek denboraldiko bigarren garaipena lortu dute etxean, Betisi irabazita. Andaluziarrek ez dute partida ona egin eta aukera gutxi sortu dituzte.

  • Arabarrak nagusi izan dira zelaian. Argazkia: Efe.

    Arabarrak nagusi izan dira zelaian. Argazkia: Efe.

Alaves 1 eta 0 gailendu zaio Betisi 16. jardunaldiko lehen partidan. Dayversonek egin du neurketa gol bakarra bigarren zatian. Garaipen horri esker, gasteiztarrek jaitsiera postuetatik urruti amaituko dute urtea.

Mauricio Pellegrinoren gizonek eraman dute partidaren pisua lehen zatian. Ibai eta Toquero hegaletatik behin eta berriro sartu dira Deyversonen errematea bilatzeko. Betisek, berriz, agerian utzi ditu jokoa sortzeko dituen arazoak eta ez da Pachecoren areara gerturako. Gainera, Joaquin lesionatuta atera da zelaitik 40. minutuan.

Atsedenaldiaren atarian, Deyversonek gola barkatu du eta andaluziarrek penaltia eskatu dute Ceballos eta Laguardiaren arteko jokaldi batean.

Bigarren zatian, Victor Sanchez del Amoren taldea erasora atera da, baina Ruben Castrok huts egin du Pachecoren aurrean bakarrik geratu denean.

Deyversonek neurketa erabaki du

Jokoa nahastu egin da, baina Alavesek erasoan jarraitu du eta jokaldi batean Deyversonek partidako gol bakarra egin du Toqueroren pase bikaina aprobetxatuz.

Golaren ostean, Betisi erritmoa falta izan zaio, eta Pellegrinoren taldea, aldiz, atzean sartu da etxeko bigarren garaipena ziurtatzeko. Lehenengoa duela bi hilabete luze lortu zuten.

Fitxa teknikoa:

1 - Alaves: Pacheco; Kiko Femenía, Laguardia, Feddal, Theo; Marcos Llorente, Manu García, Camarasa; Ibai (Raúl García, 73. min), Toquero (Méndez, 78. min) eta Deyverson (Santos, 91. min).

0 - Betis: Adán; Alex M. (Piccini, 83. min), Mandi, Pezzella, José Carlos, Durmisi; Donk, Dani Ceballos; Joaquín (Petros, 41. min), Sanabria (Zozulya, 67. min) eta Rubén Castro.

Gola: 1-0, 57. min: Deyverson.

min: Deyverson.