Itxi

Alaves

1-1

Alavesek bana berdindu du Las Palmasen aurka Mendizorrotzan

Erredakzioa

Alexisek sartu du 1-0ekoa hasierako minutuetan, baina Livajak berdinketaren gola egin du bigarren zatian. Arabako taldeari asko kostatzen zaio etxean garaipenak lortzea.

  • Alaves-Las Palmas. Argazkia: EFE

    Alaves-Las Palmas. Argazkia: EFE

Alavesek bana (1-1) berdindu du Las Palmasen aurka Mendizorrotzan eta denboraldi honetan garaipen bakarra lortu du etxean jokatu dituen partidetan. Arabako taldea, sailkapeneko 13. postuan da 17 punturekin.

Azkar lortu du etxeko taldeak markagailuan aurrea hartzea Alexisek 1-0ekoa sartu baitu hirugarren minutuan. Theo Hernandezek erdiraketa ona egin eta Alexis Ruanok sare barrura bidali du errematea. Golaren ondoren, ordea, Alavesek ez du abagune argirik sortu eta Las Palmasek izan du berdinketa lortzeko abaguneren bat edo beste. Partidako 31. minutuan Vieraren jaurtiketa oso gutxigatik kanpora joan da, eta 36. minutuan Michelek jokaldi ona egin du, baina bere erdiraketa ez du inork errematatu.

Bigarren zatiaren hasieran parekotasuna izan da nagusi, baina 57. minutuan Las Palmasek berdinketaren gola lortu du; Helderrek pase dotorea eman eta Livajak banakoa (1-1) sartu du erremate on bat eginda eta Feddali aurrea hartuta. Talde kanariarrak gola sartu ondoren Alaves ezinean ibili da. Pellegrinoren taldeak ez du abagunerik sortu eta bisitariek bigarren gola sartzeko aukerak izan dituzte. Pachecok erantzun bikaina eman dio Livajaren jaurtiketari 60. minutuan, zazpi minutu beranduago (71. minutuan) Tanak bigarren gola sartzeo aukera paregabea izan du, baina bere jaurtiketa oso gutxigatik kanpora joan da. Alavesek asko sufritu du norgehiagokako azken txanpan eta Viera gola sartzetik gertu izan da 87. minutuan, baina erdilariaren jaurtiketa langa gainetik kanpora joan da. Amaieran, puntu bana talde bakoitzarentzat (1-1).

Fitxa teknikoa:

1 - Deportivo Alaves: Pacheco; Vigaray, Alexis, Feddal, Theo; Marcos Llorente, Dani Torres (Toquero, min.84); Ibai Gomez (Santos, min.69), Camarasa, Edgar (Laguardia, min.69); eta Deyverson.

1 - Las Palmas: Javi Varas; Michel Macedo, David García, Bigas, Helder Lopes; Montoro (Hernán, min.81); Tana, Vicente Gomez, Jonathan Viera (Mateo, min.91), Momo; eta Livaja (Asdrubal, min.68).

Golak: 1-0, m.4: Alexis. 1-1, m.56: Livaja.

Epailea: Fernandez Borbalan.

 

balan.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves albisteak