Alaves
Errege Kopa
Alavesek erraz irabazi dio Nastici (0-3)
Agentziak | Erredakzioa
Ezohiko jokalariak izan dira protagonistak. Toquerok sartu ditu lehenengo bi golak, eta Christian Santosek egin du hirugarrena.
-
Nastic 0 - Alaves 3 / EFE.
Alavesek urrats handia eman du Errege Kopako final-zortzirenetan egoteko, Nastic taldeari final-hamaiseirenetako joanekoa irabazita. Gaizka Toquerok eta Christian Santosek egin dituzte golak.
Bi taldeak erasoko joko ausartarekin zelairatu dira. Lehenengo gola laster iritsi da, 14. minutuan. Toquerok aurretik jarri ditu arabarrak korner jaurtiketa bat buruz errematatuta.
Nasticek erantzuna eman du Ortolaren abagune argi baten bidez, eta neurketaren intentsitatea handiagotu da. Jokoa lasaitu da gero, eta aukerak gutxi izan dira lehen zatian.
Atsedenaldiaren ostean, Alavesek ez du askorik itxaron bigarrena sartzeko. 51. minutuan, Toquerok bukaera bikaina eman dio kontraerasoko jokaldi bati. Ondoren, Emana Alavesen atera heldu da, baina babazorroen atezaina, Ortola, aurrelaria baino gehiago izan da, eta errematea gelditu dio.
62. minutuan, falta jaurtiketa batean, Christian Santosek erabakita utzi du partida, aldaratze bat sarera bidalita, eskuarekin antza. Neurketa itxita geratu da, eta Alavesek aldeko emaitzarekin jokatuko du itzulikoa Mendizorrotzan.
FITXA TEKNIKOA
Gimnastic: Saja; Kakabadze, Lopo, Bouzón, Giner; Madinda (Cordero, 65. min), Zahibo, Boiro (Jean Luc, 50. min); Maloku (Rayco, 76. min), Emana eta Delgado.
Alaves: Ortola; Vigaray, Laguardia, Pantic, Theo (Barreiro, 78. min); Krsticic, Manu; Toquero, Espinoza (Manu Garcia, 58. min), Katai (Sobrino, 63. min); eta Santos.
Golak: 0-1, 14. min: Toquero. 0-2, 51. min: Toquero. 0-3, 62. min: Santos.
2. min: Santos.