Itxi

Alaves

Lehiaketa Batzordea

4.500 euroko zigorrak Alaveseko bi zaleri

Agentziak | Erredakzioa

Espanyoleko zale talde bati eraso egiteagatik zigortu nahi ditu Lehiaketa Batzordeak. Klubari 3.500 euroko zigorra jartzea ere erabaki du, sarrera-irteerak behar bezala ez izateagatik.

  • Protesta bat Mendizorrotzako harmailetan / EITB.

    Protesta bat Mendizorrotzako harmailetan / EITB.

Alaveseko bi zaleri 4.500 euroko zigorra jartzea proposatu du Lehiaketa Batzordeak, Espanyoleko zale talde bati eraso egiteagatik Mendizorrotzatik gertu. Batzordeak, Kirol Kontseilu Nagusian bilduda, bi zaleei urte batez kirolguneetan sartzeko debekua jartzea erabaki du.

Klubari 3.500 euroko zigorra jartzea ere erabaki du, sarrera-irteerak behar bezala ez izateagatik eta zelaiko ebakuazio bideetan eta harmailetako korridoreetan partidan zehar zaleak egoteagatik.

ak egoteagatik.