Alaves
Compagnucciri ere
Bi partidako zigorra, Mauricio Pellegrinori
Agentziak | Erredakzioa
Lehiaketa Batzordeak atzera bota ditu ere Alaveseko alegazioak eta Deyversoni ez diote txartel horia kendu.
-
Pellegrino
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak bi partidekin zigortu du Maurio Pellegrino Alaveseko entrenatzailea eta bere laguntzailea den Carlos Compagnucci.
Real Madrilen kontrako partidan hainbat protesta egiteagatik jarri diote zigorra.
Bestalde, Lehiaketa Batzordeak atzera bota ditu ere Alaveseko alegazioak eta Deyversoni ez diote txartel horia kendu. Beraz, bosgarren txartel ikusi ondoren ezin izango du hurrengo neurketa jokatu Osasunaren kontra.