Itxi

Alaves

Mendizorrotzan

Puntu ona lortu du Alavesek Sportingen aurka (0-0)

Agentziak | Erredakzioa

Bi taldeek gola egireko aukerak izan dituzte baina ez dute azken errematean asmatu.

Alavesek eta Gijoneko Sportingek hutsean berdindu dute, Mendizorrotzan jokatutako bigarren jardunaldiko partidan.

Bi taldeek aukerak izan dituzte, eta golen bat sartzea merezi izan dute, baina atezainak bikain aritu dira, baina ez aurrelariak, errematean asmatzea falta izan zaielako.

Norgehiagoka erritmo biziarekin hasi da, baina minutuek aurrera egin ahala baretzen joan da. Ondorioz, lehen zatia bigarrena baino hobea izan da, jokalariek indar gehiena lehen 45 minutuetan hustu dutelako.

Alaves partidaren bila atera da lehen minututik, eta lehen aukera berehala izan dute; Ibai Gomezek izan du, areaz kanpotik egindako jaurtiketa batekin.

Bigarren zatian, Alavesek erasora jarraitu du, baina Ibai eta Toquero ez dira fin ibili, eta, eskerrak, Moi Gomezek ere huts egin du asturiarren aukerarik onenean.

Berdinketa honekin, arabarrek bigarren puntua lortu dute aurtengo denboraldian. Abelardoren taldeak, berriz, lau dauzka.

 

Fitxa teknikoa:

0 - Alaves: Pacheco; Kiko Femenía, Alexis, Laguardia, Theo; D. Torres, M. Llorente; Ibai (Espinoza, 73. min), Manu García, Edgar (Toquero, 85. min);eta Deyverson (Santos, 46. min).

0 - Gijoneko Sporting: Cuéllar; Isma López, Amorebieta (Babin, 52. min), J. Meré, Lillo; Sergio Álvarez, Nacho Cases (Xavi Torres, 73. min); Moi Gómez, Víctor, Burgui (Castro, 80. min); eta Cop.

min); eta Cop.