Itxi

Alaves

Aurkezpena

Ibai Gomez: 'Aurtengoak nire urtea izan behar du'

Agentziak | Erredakzioa

Bilbotarrak aurkezpen ofiziala egin du Alavesekin Athletic utzi ostean. Bilbon jokatzea "ametsa" izan dela adierazi du goizean, Lezaman.

  • Ibai Gomez. Argazkia: EiTB.

    Ibai Gomez. Argazkia: EiTB.

Ibai Gomez Alaveseko erdilari berriak prestaketa "handia" egin duela eta aurtengoak bere urtea izan behar duela adierazi du. Bizkaitarrak errekuperazio prozesu luzea izan du, eskuineko belaunean izandako lesioaren ostean.

Errekuperazioak iraun zituen bost hilabeteak "zailak" izan zirela onartu du jokalariak, eta, azken hilabetean "ondo" zegoen arren, ezin zuen Valverderen hamaikakoan sartu, taldea ondo zihoalako eta entrenatzaileak horrela erabaki zuelako.

Ibaik beste prentsaurreko bat eman du goizean, Lezaman, Athletici agur esateko, talde zuri-gorrian sei denboraldi lehen taldeko jokalari bezala jokatu ostean.

"Bizitza emango nukeen Athleticen jokatzeagatik"

Santutxuko jokalariak eskerrak eman dizkie taldekieei, zaleei, teknikariei eta Athleticen izandako gainontzeko kideei "urte guzti hauetan emandako babesagatik".

"Niretzat ametsa izan da, Athleticen jokatzeagatik bizitza emango nukeelako", esan du, hunkituta. "Jokalari pribilegiatua naiz hemen sei denboraldi eman ditudalako", gaineratu du.