Alaves
2-0 Pinferradinaren aurka
Alavesek igoera lortzeko aurrerapauso handia eman du
Erredakzioa
Gasteizeko taldeak 2-0 irabazi dio Ponferradinari Mendizorrotzan eta Adelante Ligako liderra da. Hiru puntu ateratzen dizkio bigarren den Leganesi eta lau puntu hirugarren sailkatua den Nastici.
Alavesek 2-0 irabazi dio Ponferradinari Mendizorrotzan eta igoera lortzeko aurrerapauso itzela eman du. Arabako taldea Adelante Ligako liderra da. Hiru puntu ateratzen dizkio bigarren sailkatua den Leganesi eta lau puntu hirugarren postuan dagoen Nastici. Datorren ostegunean Bilbao Athleticen aurka garaipena lortu eta Nasticek porrota jasotzen badu, Alavesek igoera lortuko du.
Hasieratik nagusi izan da Alaves eta azkar hartu du aurrea markagailuan. Julik abagune ona izan du 9. minutuan, baina ez du Ponferradinaren ate aurrean asmatu. Bi minutu beranduago, ordea, Laguardiak 1-0ekoa sartu du hegaletik ateratako falta bat, buruz, sare barrura bidalita. Gola sartu ostean etxeko taldearen nagusitasuna erabatekoa izan da, eta 24. minutuan etorri da Alavesen bigarren gola. Toquerori falta egin diote area barruan, epaileak penaltia adierazi du, eta Manu Garciak 2-0ekoa egin du hamaika metroetatik.
Bigarren zatia parekatuagoa izan da, eta abagune gutxikoa, baina gola sartzeko aukera onenak Alavesek izan ditu. Ponferradinak ezer gutxi egin du erasoan eta etxeko taldeko defentsako lerroak ez du lan askorik eduki. Julik hirugarren gola sartzeko abaguena izan du 68. minutuan eta Toquerok 71.ean, baina ez batak ez besteak ez dute aurkariaren ate aurrean asmatu. Azken minutuetan Ponferradinak ez du Alavesen defentsa estuasunetan jarri eta Arabako taldeak eskuratu ditu hiru puntuak (2-0).
Fitxa teknikoa:
2 - Deportivo Alaves: F. Pacheco; Carpio, Laguardia, Pelegrin, Raul Garcia; Bernardello, Manu Garcia (Sergio Llamas, 89. min); Kiko Femenia, Dani Pacheco, Juli (Beobide, 84. min); eta Toquero (Barreiro, 78. min).
0 - SD Ponferradina: Santamaria; Seoane, A. Raíllo, Alan, Casado; Jonathan L.V., Acoran (Calado, 68. min); Aguza, Berrocal (Luka, 75. min), Melero (Basha, 60. min); eta Humer.
Golak: 1-0, 13. min: Laguardia. 2-0, 26. min: Manu Garcia, penaltiz.
Epailea: Perez Pallas.
allas.