Itxi

Alaves

Garaipena etxean

Alavesek bigarren postuari eutsi dio, Valladolidi irabazita (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Bordalasen taldeak hiru hilabete zeramatzan Mendizorrotzan garaipenik lortu gabe. Manu Barreirok eta Sergio Llamasek egin dituzte arabarren golak.

  • Gasteiztarrek hiru hilabete zeramatzaten etxean irabazi barik. Argazkia: EiTB.

    Gasteiztarrek hiru hilabete zeramatzaten etxean irabazi barik. Argazkia: EiTB.

Alavesek 2 eta 1 irabazi dio Valladolidi Adelante Ligako 31. Jardunaldian. Mendizorrotzan lortutako garaipen honi esker, arabarrak bigarren jarraitzen dute sailkapenean, igoera postuetan.

Gasteiztarrek bi puntuko aldea dute orain hirugarrenarekin, Sergio Llamasek neurketako azken minutuan buruarekin sartutako golari esker.

Alaves nagusi izan da zelaian ia partida osoan, Mendizorrotzako zaleen bultzadaren laguntzarekin. Bordalasen taldeak hiru hilabete zeramatzan etxean irabazi barik, otsailaren 7tik.

Norgehiagokako lehen gola 68. minutuan egin du Manu Barreirok, Julik emandako pase ona aprobetxatuz.

Baina pozak gutxi iraun die gasteiztarrei, Valladolidek banakoa egin baitu hurrengo jokaldian, Rogerren bitartez.

Garaipenaren gola Sergio Llamas harrobiko jokalariak egin du, 86. minutuan.

 

Fitxa teknikoa:

2 - Alaves: F. Pacheco; Carpio (Barreiro, 63. min), Laguardia, Borda (79. min), Raúl García; Sergio Mora, Manu García; Kiko Femenía, Dani Pacheco, Juli; eta Toquero (Sergio Llamas, 79. min).

1 - Valladolid: Kepa; Javi Moyano, Samuel, Juanpe; Hermoso, Borja (Óscar 70. min); André Leao, Juan Villar (Guzmán, 82. min), Tiba (Rodri, 89. min), Mojica eta Roger.

Golak: 1-0, 68. min: Barreiro. 1-1, 70. min: Roger. 2-1 86. min: Sergio Llamas.

 

 

t="utf-8">