Alaves
Mendizorrotzan
Almeriak ezustean harrapatu du Alaves Gasteizen (1-1)
Agentziak | Erredakzioa
Andaluziarrek partidako lehen minutuan egin dute gola, Saveljichi esker. Partida amaitzear zela, Raul Garciak egin du berdinketa.
-
Arabarrak galtzen joan dira lehenengo minututik. Argazkia: EiTB.
Alavesek puntu bat salbatzea lortu du Almeriaren aurkako partidan, Raul Garciak 88. minutuan egindako golari esker. Andaluziarrak neurketa hasi eta berehala aurreratu dira, Saveljichek sartutako golari esker.
Almeriakoek hamar jokalarirekin jokatu dituzte azken minutuak, epaileak Quiqueri bigarren txartel horia atera ostean.
Ordura arte, Pipo Gorositoren taldeak arazo asko eman dizkie gasteiztarrei, Bordalasen gizonak ideiarik gabe aritu baitira, azken metroetan batez ere. Alavesek lider jarraitzen du sailkapenean, 48 punturekin, baina Leganes, arabarren hurrengo aurkaria, bi puntura da orain.
Norgehiagokako lehen kornerrean, Almeria aurretik jarri da markagailuan Saveljichek egindako golari esker. Fernando Pachecok Michel Marcedoren jaurtiketa bat aldendu du, baloia area txikian jabe barik geratu da eta Saveljichek ate barruan sartu du.
Kanporatzea eta gola
Bigarren zatian, Bordalasek Sergio Llamas eta Manu Barreiro zelairatu ditu, taldeari erasoan indar gehiago emateko.
Azken minutuetan, partida nahastu egin da, eta Almeria 10 jokalarirekin geratu da, epaileak Quique kanporatu duelako, aldaketa batean izandako nahasketagatik.
Arabarrek etekina atera diote jokalari bat gehiagorekin jokatzeari, eta Raul Garciak berdinketaren gola sartu du 88. Minutuan, baloia buruarekin errematatuz.
Fitxa teknikoa:
1 Alaves: F. Pacheco, Carpio, Laguardia, Pelegrín, Raúl García, Femenía (Manu Barreiro, 58. min), Manu García (Sergio Llamas, 58. min), Mora, D. Pacheco, Juli, Toquero (Dani Abalo, 68. min).
1 Almeria: Casto, Michel, Ximo Navarro, Saveljich, Cuéllar, Dubarbier, Ramírez (Iago Díaz, 59. min), José Angel, Fatau (Soriano, 88. min), Quique, Chuli (Lolo Reyes, 74. min).
Golak: 0-1, 1. min: Saveljich. 1-1, 88. min: Raúl García.
: Raúl García.