Alaves
0-0, Mirandesen aurka
Alavesek puntu bat urratu du Anduvan
Agentziak | Erredakzioa
Arabako taldeak golik gabe (0-0) berdindu du Mirandesen aurka eta lidergoan jarraituko du. Partida oso parekatua eta lehiatua izan da.
-
Mirandsek eta Alavesek golik gabe berdindu dute (0-0). Argazkia: EiTB
Alavesek golik gabe (0-0) berdindu du Mirandesen aurka Anduvan. Landutako puntua eskuratu du Arabako taldeak partida oso ona jokatu duen aurkariaren kontra. Lidergoan jarraituko dute gasteiztarrek.
Partida erritmo bizikoa eta oso lehiatua izan da hasieratik amaierara arte. Mirandes hasi da agintzen, baina Alavesek izan du lehen abagunea; Iñakik, ordea, ez du bere errematean asmatu. Etxeko taldearen erantzuna jarraian etorri da Ion Velezen jaurtiketa baten bidez, baina Pacheco atezainak Mirandesen gola eragotzi du. Ondoren, zelai erdian borroka handia eskaini dute bi taldeek eta ez dute abagune argirik sortu. Atsedenaldira iritsi orduko, Pachecok erantzun bikaina eman dio Eguarasen jaurtiketa onari.
Bigarren zatian norgehiagokaren erritmoa bizitu egin da, baita intentsitatea ere. Min hartu eta zelaia utzi behar izan duen Salinasen ordez sartu den Oyarzabalek abagune ona izan du Mirandesentzat 48. minutuan, baina Pacheco atera da garaile buruz-burukoan. Orduan, partida ireki eta erotu egin da, bi taldeek abaguneak sortu dituztelarik. Mirandesek sortu du arrisku gehiago, baina Pacheco atezainaren eta Alaveseko defentsen artean etxeko taldeak golik ez sartzea lortu dute. Amaieran, golik gabeko berdinketa eta puntu banaketa.
Fitxa teknikoa:
0 - Mirandes: Raul; Galan, Alex Ortiz, Javi Cantero; Eguaras, Ruper (Lazaro, 68. min), Nestor Salinas (Alain Oyarzun, 32. min), Kijera; Sangalli, Ion Velez (Abdon Prats, 62. min) eta Alex Garcia.
0 - Alaves: Pacheco; Carpio, Laguardia, Pelegrin, Raul Garcia; Manu (Barreriro, 85. min) Mora; Femenia (Bernardello, 77. min), Juli, Iñaki (Guichon, 66. min); eta Toquero.
Epailea: Mendie Jimenez.
Mendie Jimenez.