Itxi

Alaves

Valladoliden aurka

Laugarren garaipena jarraian lortu du Alavesek (1-2)

eitb.eus

Dani Pachekok aurretik jarri ditu arabarrak 6. minutuan. Berdinketa, atsedenaldiaren ostean egin du Villarrek, eta garaipenaren gola, berriz, Femeniak sartu du, 67. minutuan.

  • Gasteiztarrak sailkapeneko lehen postuan dira. Argazkia: EiTB.

    Gasteiztarrak sailkapeneko lehen postuan dira. Argazkia: EiTB.

Alavesek laugarren garaipena jarraian lortu du, Valladolidi 1 eta 2 irabazi ostean, Nuevo Zorrilla estadioan.

Emaitza horri esker, gasteiztarrak lider dira Adelante Ligako sailkapenean, Kordobak eta Osasunak igandean egiten dutenaren zain. Alavesek bi puntu ateratzen dizkie andaluziarrei eta hiru nafarrei.

Bordalasen gizonek lehen zati ona jokatu dute, batez ere Dani Pachecok partidako seigarren minutuan egindako golari esker.

Berdinketa bigarren zatiaren hasieran iritsi da, Juan Villarrek gauzatutako aukeran. Arabarrak makal aritu dira bigarren zatiaren hasieran, eta sufritu egin dute etxeko taldeari eusteko.

Garaipenaren gola 67. minutuan egin dute arabarrek, Kiko Femeniak sartu du, area ertzetik.

Bordalas, ondoezik

Atsedenaldian Alaveseko entrenatzailea ondoezik sentitu da eta mediku zerbitzuek artatu behar izan dute. Ondorioz, ez da bigarren zati osoan eserlekuan egon. Zorionez, Bordalasek hobera egin du eta taldearekin batera abiatu da Gasteizera, autobusean.

ra, autobusean.