Itxi

Alaves

Llagosteraren aurka (3-0)

Bederatzi jokalarirekin geratu eta lehen porrota jaso du Alavesek

Agentziak | Erredakzioa

Carpiori txartel gorria atera dio epaileak penaltia egin ostean, eta Manuri bigarren txartel horia atera dio bigarren zatiaren hasieran.

  • Arabarrek denboraldiko lehen porrota hartu dute. EiTB.

    Arabarrek denboraldiko lehen porrota hartu dute. EiTB.

Alavesek denboraldiko lehen porrota jaso du Llagosterarekin 3 eta 0 galduta. Epaileak kontrako penaltia adierazi die arabarrei, eta bederatzi jokalarirekin amaitu dute partida.

Lehen ordu erdia bete denean iritsi da etxeko taldearen lehen gola. Epaileak hanka sartu du, arabarren aurkako penaltia adieraziz, eta, gainera, txartel gorria atera dio Carpiori. Pituk jaurti du, eta baita gola egin ere.

Bigarren zatian, gauzek ez dute hobera egin, 52. minutuan Manu kanpora bidali baitu epaileak, bigarren txartel horia atera ostean.

61. minutuan, gasteiztarrek berdinketa egiteko aukera izan dute Laguardak buruz egindako erremate baten bidez, baina baloia ez da atean sartu. Handik minutu batera, Juanjo Expositok bigarrena egin du, baselinaz.

Azken ordu erdian nahi eta ezin aritu da Bordalasen taldea, eta Llagosterak kontrolpean izan du partida. Hirugarren eta azken gola Giva brasildarrak egin du luzapenean, Pacheko hankapetik gaindituta.

Fitxa teknikoa:

3 - Llagostera: René; Masó, Fran Cruz, Escassi, Samu (Aimar, 45. min); Tito, Pitu, Ríos (Imaz, 63. min), Querol (Giva, 74. min); Chumbi; eta Juanjo.

0 - Alaves: Fernando Pacheco; Carpio, Laguardia, Pelegrín, Raúl García; Manu García, Sergio Mora; Kiko Femenía (Beobide, 74. min), Juli (Dani Pacheco, 57. min), Guichón (Manu Barreiro, 64. min); eta Toquero.

Golak: 1-0, 33. min: Pitu, penaltiz. 2-0, 62. min: Juanjo Expósito. 3-0, 91. min: Giva.

91. min: Giva.