Alaves
Auzitegi Gorena
Pitermanek ez du 6,8 milioi euroko kalte-ordaina ordaindu beharko
Erredakzioa
Epaiak, ordea, 15 urteko gaitasungabetzeari eutsi dio. Epe horretan ezin izango du Pitermanek merkataritza-elkarterik kudeatu.
-
Pitermanen artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Auzitegi Gorenak Dimitry Pitermanek aurkeztutako helegitearen zati bat onartu du eta Alaveseko presidente ohiak ez dio klubari Arabako epaitegiak ezarri zion 6,8 milioi euroko kalte-ordaina ordaindu beharko.
Epaiak, ordea, 15 urteko gaitasungabetzeari eutsi dio. Epe horretan ezin izango du Pitermanek merkataritza-elkarterik kudeatu.