Itxi

Alaves

Mendizorrotzan

Alavesek Osasuna azpiratu du (3-0)

Erredakzioa

Talde gasteiztarrak eskuratu du garaipena Barreiroren (2) eta Llamasen golekin.

  • Alaveseko jokalariak, lehenengo gola ospatzen. Argazkia: EITB

    Alaveseko jokalariak, lehenengo gola ospatzen. Argazkia: EITB

Alavesek eta Osasunak otsailaren 7an elurragatik bertan behera utzi zuten partida jokatu dute asteazken honetan. Hiru puntuak gasteiztarrek eskuratu dituzte.

Manu Barreirok 6. minutuan estreinatu du markagailua. Aurrelari galiziarrak Totiren pasea jaso eta baloia saretara bidali du.

Baloiaren-jabetza etxekoena izan da lehen zatian, baina talde gorritxoak gola egiteko bi aukera garbi izan ditu atsedenaldira heltzeko hamar minuturen faltan. Bietan Goitia atezainak saihestu du berdinketa. Mateorenak gehiago izan dira lehen zatiko azken minutuetan.

Albertoren taldeak bigarren zatiaren hasieran utzi du norgehiagoka erabakita. Llamasek 2-0ekoa egin du 54.ean, Totiren pasea baliatuta, eta Barreirok hirugarrena sartu du bost minutu geroago.

75.ean baliorik gabe utzi du epaileak Osasunaren gola, Goitia atezainari falta egin diotelakoan. Gorritxoak ez dira markagailuari buelta emateko gai izan.

Fictxa teknikoa:

3 Alaves: Goitia, Medina, Laguardia, Jarosik, Raul Garcia, Toribio, Manu Garcia (Sergio Llamas, 54'), Toti, Juanma (Migue, 80') Lanzarote, Manu Barreiro (Despotovic, 66').

0 Osasuna: Santamaria, J. Flaño, M. Flaño, David Garcia, Sisi, Roberto Torres, Merino, Yoel (Olavide, 76'), Cedric, Kodro (Alex B., 53'), Ansarifard (Nino, 71').

Golak:

1-0, 6': Manu Barreiro.

2-0, 54': Sergio Llamas.

3-0, 59': Manu Barreiro.