Itxi

Alaves

Mendizorrotzan

Alaves-Osasuna, martxoaren 18an

Redacción

Larunbatean bertan behera geratu zen partidak badu data. Bi taldeek eta EiTBk martxoaren 18an, asteazkenean, jokatzea erabaki dute, 21:00etan.

  • Horrela zegoen Mendizorrotza futbol-zelaia

    Horrela zegoen Mendizorrotza futbol-zelaia

Alaves-Osasuna partida bertan behera geratu zen larunbatean Mendizorrotza futbol-zelaian zeuden izotz plaken ondorioz.

Eguerdian berdegunea aztertzen izan ziren Figueroa Vazquez eta talde bakoitzeko ordezkariak, eta epaileak norgehiagoka bertan behera uztea erabaki zuen.

Alaveseko langileek elurra kendu zuten, baina azpian izotz plakak ageri dira.

Beraz, Alavesek, Osasunak eta EiTBk partida martxoaren 18an jokatzea erabaki dute, 21:00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea