Alaves
Izotz plakak Mendizorrotzan
Alaves-Osasuna partida, bertan behera
Erredakzioa
Erabakia eguerdian hartu du Figueroa Vazquez neurketako epaileak, talde bietako ordezkariekin batera.
Alaves-Osasuna partida bertan behera geratu da Mendizorrotza futbol-zelaian dauden izotz plaken ondorioz. Neurketa arratsalde honetan jokatzekoa zen (18:00etan).
Eguerdian berdegunea aztertzen izan dira Figueroa Vazquez eta talde bakoitzeko ordezkariak, eta epaileak norgehiagoka bertan behera uztea erabaki du.
Alaveseko langileek elurra kendu dute, baina azpian izotz plakak ageri dira.