Itxi

Alaves

Akziodunen Batzar Nagusia

Alavesek 1,8 milioi euroko superabita izan du iragan denboraldian

Erredakzioa

Aurtengo aurrekontuen arabera, klubak 7 milioi euro eta erdiko diru sarrerak espero ditu, eta 6,3 milioiko gastuak.

  • Alaveseko akziodunen batzarra. Argazkia: EITB

    Alaveseko akziodunen batzarra. Argazkia: EITB

Aurtengo eta iragan denboraldiko diru kontuak aztergai izan dira gaur Alaveseko Akziodunen Batzar Nagusian.

Iazko balantzeari dagokionez, 1,8 milioi euroko superabita izan du, Borja Viguera jokalariaren truke jasotako diruari esker, batez ere.

Aurtengo aurrekontuen arabera, klubak 7 milioi euro eta erdiko diru sarrerak espero ditu, eta 6,3 milioiko gastuak.

Hortaz, laugarren urtez jarraian, 1,2 milioiko superabita izango luke Alavesek denboraldiaren amaieran.

Gainera, hartzekodunekin zeukan zorra kitatzeko azken ordainketa eginda, klubaren ekonomia onbideratuta egongo da.

tuta egongo da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea