Alaves
EUSKAL SELEKZIOA
Alavesi egindako mespretxua berriro pentsatzeko eskatu du Marotok
ERREDAKZIOA
Euskadiko Futbol Federakundeak Euskal Selekzioan Alaveseko jokalaririk deitu ez duela eta, haserre agertu da Gasteizko alkatea.
Euskadiko Futbol Federakundeak Euskal Selekziorako egin duen deialdia berriz ere pentsatzea eta planteatzea eskatu du Gasteizko alkatea den Javier Marotok. Izan ere, abenduaren 28an Euskal Selekzioak Kataluniaren aurka jokatuko duen lagunarteko partidarako ez dute Alaveseko jokalaririk deitu.
Alfonso Alonso Espainiako Osasun ministroarekin izan da Maroto adinekoen egoitza batera egin duen bisita batean, eta bertan egin ditu adierazpenok. Izan ere, Alaves Futbol Taldeak, ohar baten bitartez, ?atsekabea eta ondoeza? agertu ditu, Euskal Selekziorako bertako jokalaririk deitu ez dutelako.
Deialdian Athleticeko hamar jokalari daude, Realeko sei, Eibarko bost, eta Osasunako bat, Roberto Torres. Aipatzekoa da gorritxoek ere Adelante Ligan jokatzen dutela, Alavesek bezala.
Gasteizko alkatea Gasteizko klubarekin bat etorri da, eta ?hiriaren kontrako beste mespretxu bat? dela esan du. Eta Bilbon norbaitek erabaki txarra hartu duela nabarmendu du.
Amaitzeko, erabakiaz berriz hausnartzea eskatu du, eta horretarako denbora badagoela adierazi du. Bere ustez, ?horrelako egoerek Arabako gazte kirolariei min handia egiten diete, gurasoek ez baitituzte seme-alaben lorpenak aintzat hartzen?.